XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGUNEKUA Arantzazu'ko Andra Miren'i ¿ARANTZAN ZU?...
1- Ederrenetan ederrena zera
Ama; ta ¿arantzan zu?...
Arantz baten edertasun ber-bera
¿Nola agertu zaigu?.

Lorarik ederrena arantz-artean
Jaunak ipintzen du.

Orregatik, Ama, arantz-gañean
Agertu ziñan zu.

2- Arantzak guretzat mintsuak dira,
Ama, ¿ta zuretzat?
Mintsuak ba'dira ¿zegaitik artu
Zure bakaulkitzat?...
Mintsuak dira bai; baña Jesus'ek
Asko maite ditu;
Orregatik, Ama, arantz-gañean
Agertu ziñan zu.

3- Zeru-lurren jabe beti zalako
Jesus Bakalduna;
Artu nai izan du gurutzerako
Arantz-burestuna.

Arantz-burestunduta gurutzean
Il ein zan ba Jesus:
Orregatik, Ama, arantz-gañean
Agertu ziñan zu.

4- Bere biotz ontsua erakusteko
Gizon gaiztoari;
Biotzean Jesus'ek artu ditu
Arantzak ugari.

Arantzak semearen biotzean
Zorrotzak zuk dakuz:
Orregatik, Ama, arantz-gañean
Agertu ziñan zu.
Galdos'tar Erromalda S. J.